Nabigatzailearen segurtasuna
Baliteke segurtasun funtzioak behar izatea zerbitzu batzuentzako, banketxe-zerbitzuak
edota lineako erosketak, esaterako. Konexio hauetarako, segurtasun-ziurtagiriak behar
dituzu eta beharbada segurtasun-modulu bat ere bai, SIM txartelean eskuragarri
dagoena. Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Segurtasun-moduluaren ezarpenak ikusteko edo aldatzeko, edo telefonoan
deskargatutako autoritate- edo erabiltzaile-ziurtagirien zerrenda ikusteko, hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Segurtasuna
>
Segurt.-modul. ezarp.
,
Autorit.-
ziurtagiriak
edo
Erabiltz.-ziurtagiriak
.
Garrantzitsua: Ziurtagiriak erabiltzeak urrutiko konexioa eta software instalazioarekin
lotuta egon daitezkeen arriskuak ia nabarmen gutxitzen dituen arren, ziurtagiri horiek
zuzentasunez erabili behar dira segurtasun gehigarri hori benetan aprobetxatu ahal
izateko. Ziurtagiri bat izateak soilik, berez, ez du eskaintzen inolako babes motarik.
Ziurtagirien administratzaileak ziurtagiri zuzenak, egiazkoak edo fidagarriak eduki
behar ditu ziurtasun gehigarria erabilgarria izan dadin. Ziurtagiriek bizi iraupen
mugatua izaten dute. "Ziurtagiri iraungia" edo "Ziurtagiri onartezina" oharrak agertzen
badira, ziurtagiriak onargarria izan behar lukeen arren, egiazta ezazu telefonoko data
eta ordua zuzenak direla.
Ziurtagiriaren ezarpen datutik aldatu baino lehen, ziurtagiriaren jabea konfidantzazkoa
dela eta ziurtagiria benetan zerrendan dagoen jabearena dela egiazta ezazu.
46 Web