Nokia 6700 Classic - Ziurtagiri informazioa (SAR)

background image

Ziurtagiri informazioa (SAR)
Telefono honek irrati uhinekiko arriskuari buruzko arauak betetzen ditu.

Zure telefono mugikorra irrati-igorlea eta irrati-hargailua da. Araudi internazionalek gomendatzen duten irrati uhinekiko

arrisku egoerara ez heltzeko diseinatua dago. Araudi hauek ICNIRP elkarte zientifiko independenteak garatu ditu eta pertsona

guztiak babesteko marjina daukate, adina edo osasuna kontutan izan gabe.

Telefono mugikorren arriskuen kontrako araudiak Berariazko Absortzio Tasa (Specific Absorption Rate) edo SAR moduan

ezagutzen den neurri unitate bat erabiltzen du. ICNIRP araudian ezartzen den SAR limitea 2.0 watt/kilogramo (W/kg)-koa da,

10 gramoko ehunean erabilita batezbeste. SAR probak funtzionamendu posizio estandarretan egiten dira, telefonoak potentzia

mailarik altuenean transmititzen duen bitartean probatutako frekuentzia banda guztietan. Funtzionatzen ari den telefono

baten kasuan kasuko SAR maila, gehiengo balioaren azpitik egon daiteke, zeren telefonoa sarea atzitzeko behar duen indarra

erabiltzeko bakarrik diseinatuta baitago. Kantitatea faktore batzuen arabera alda daiteke, adibidez, sare estazio gune batekiko

zein hurbil zauden.

SAR balio altuena ICNIRP araudien arabera telefonoa belarrian erabiltzeko honakoa da: 0,43 W/kg.

Telefonoaren osagarriak erabiltzeak SAR balio ezberdinak eman ditzake. SAR balioak proba eta informazio nazionalen

eskakizunen eta sareko bandaren araberakoak izan daitezke. SAR-i buruzko informazio gehiago jasotzeko kontsultatu ezazu

produktuari buruzko informazioa helbide honetan: www.nokia.com.