Nokia 6700 Classic - Larrialdi-deiak

background image

Larrialdi-deiak
Garrantzitsua:
Telefono mugikorrek, telefono hau barne, irrati-seinaleak, haririk gabeko eta lehorreko sareak eta

erabiltzaileak programatutako funtzioak erabiliz funtzionatzen dute. Telefonoa larrialdi-deiak sare zelularren bidez soilik

egiten saiatuko da. Ez da uneoro konektatzeko aukera izatea ziurtatzen. Ez zaitez inoiz egon telefono mugikor baten menpe

komunikazio garrantzitsuetarako, adibidez, osasun larrialdi baterako.

Produktu- eta segurtasun-informazioa 55

background image

Larrialdi deiak egiteko:

1

Telefonoa itzalita baldin badago, piztu ezazu. Seinaleak behar besteko indarra daukan begiratu. Telefono motaren

arabera, baliteke ondorengoak ere egin behar izatea:

SIM txartela sartu, telefonoak erabiltzen badu.

Aktibatu dituzun zenbait dei murrizketa ezgaitu.

Profila hegaldi edo lineaz kanpoko modutik modu aktibo batera aldatu.

2

Sakatu amaitzeko tekla behar bezain beste pantaila ezabatzeko eta telefonoa deietarako prestatzeko.

3

Sartu zauden tokiko larrialdi zenbaki ofiziala. Larrialdi zenbakiak tokiaren arabera alda daitezke.

4

Sakatu deitzeko tekla.

Larrialdi dei bat egitean, eman ezazu beharrezko informazio guztia ahalik eta zehatzen. Zure gailu mugikorra komunikatzeko

modu bakarra izan daiteke istripu bat dagoen tokian. Deia ez bukatu hori egiteko baimenik ez den bitartean.