Nokia 6700 Classic - Arreta eta mantenimendua

background image

Arreta eta mantenimendua
Zure telefonoa diseinu eta fabrikazio bikaineko produktu bat da, eta kontuz erabili behar da. Hurrengo proposamen hauek

garantiaren estaldura babesten lagunduko dizute.

Telefonoa lehor manten ezazu. Euriak, hezetasunak eta mota guztietako likidoek edo egoera bustiek, zirkuitu

elektronikoak erdoil ditzaketen mineralak izan ditzakete. Zure gailua bustiz gero, atera bateria, eta utz iezaiozu guztiz

lehortzen berriz jarri baino lehen.

Ez erabili edo gorde telefonoa toki zikin edo hautsez betetako tokietan. Atal higikorrak eta osagarri elektronikoak honda

daitezke.

Ez ezazu telefonoa toki beroetan gorde. Tenperatura altuek gailu elektronikoen iraupena laburtu, bateriak hondatu eta

plastiko batzuk deformatu edo urtu ditzakete.

Ez ezazu gorde gailua toki hotzetan. Gailua bere tenperatura normalera bueltatzen denean, barruan hezetasuna sor

dakioke, eta horrek, zirkuitu elektronikoen plakak honda ditzake.

Ez zaitez telefonoa gida honetan azaltzen ez den modu batean zabaltzen saiatu.

Ez ezazu utzi telefonoa lurrera erortzen; ez kolpatu edo astindu telefonoa. Modu zakarrean erabiliz gero, barruko

zirkuituen plakak eta atal hauskorrenak apur daitezke.

Ez ezazu erabili produktu kimiko kaltegarririk, disolbatzailerik edo garbigarri gogorrik telefonoa garbitzeko.

Ez ezazu telefonoa margotu. Margoak atal mugikorrak buxatu eta funtzionamendu egokia galarazi dezake.

Erabili ezazu zapi leun, garbi eta lehor bat lenteak garbitzeko; kamera, hurbiltasun sentsore edo argi sentsore lenteak

esaterako.

Telefonoarekin batera hornitu edo homologatutako ordezko antena soilik erabili. Baimenik gabeko antena, aldaketa edo

atxikitako elementuek, gailua hondatu eta irrati tresnen araudien urratze bat suposa ditzakete.

Kargagailua beti toki baten barruan erabili, ez aire librean.

Sor ezazu beti gorde nahi duzun datuen segurtasun kopia bat, kontaktu eta agendako oharrak, esaterako.

Noizean behin telefonoa berrezarri eta honen etekinik onena ateratzeko, itzal ezazu telefonoa eta ken iezaiozu bateria.

Gomendio hauek berdin balio dute telefono, bateria, kargatzaile edo beste edozein ekipamendurentzat. Telefonoren bat ongi

ez badabil, eraman ezazu zure inguruan dagoen baimendutako zerbitzu gunera.