
Markazio lasterbideak esleitzea
Lasterbideak eratu telefono zenbakiei 2tik 9ra arteko zenbaki teklak esleituz.
1 Hautatu
Menua
>
Kontaktuak
>
Mark. lasterrak
, eta joan zenbaki tekla batera.
2 Hautatu
Esleitu
, edo, zenbakiak jada tekla esleituta badu, hautatu
Aukera
>
Aldatu
.
3 Zenbaki bat idatzi edo kontaktu bat bilatu.
Dei erregistroa
Dei, mezu, datu eta sinkronizazioei buruzko informazioa ikusteko, hautatu
Menua
>
Erregistroa
eta nahi duzun elementua.
Oharra: Zerbitzu-hornitzaileak igortzen dizun dei eta zerbitzuen faktura aldatu egin
daiteke, sarearen ezaugarrien, fakturen biribilketen, zergen eta abarren arabera.
Kokaleku erregistroa
Baliteke sareak kokapen eskaera bidaltzea (sare zerbitzua). Harpidetza burutzeko eta
kokapen informazioa bidaltzea onartzeko, jarri harremanetan zure zerbitzuaren
hornitzailearekin.
Kokapen eskaera onartzeko edo ukatzeko, hautatu
Onartu
ala
Ezetsi
. Eskaera galduz
gero, telefonoak automatikoki onartuko du edo ukatuko du zuk zerbitzu
hornitzailearekin itundutakoaren arabera.
Informazioa azken 10 pribatutasun jakinarazpen eta eskaeren artean, hautatu
Menua
>
Erregistroa
>
Kokapena
>
Kokapen-loga
.
Konektibitatea
Zure telefonoak beste telefonoekin konektatzeko eta datuak bidaltzeko eta jasotzeko
hainbat funtzio ditu.
Haririk gabeko Bluetooth teknologia
Bluetooth teknologiarekin telefonoa 10 metroko (32 oineko) erradioan dauden
gailuetara konekta dezakezu irrati-uhinak erabiliz.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria da 2.1 + EDR, eta ondorengo profil
hauek onartzen ditu: audio banaketa aurreratua, urruneko audio/bideo kontrola, deien
sareak, fitxategi transferentzia, sarbide orokorra, audio/bideo banaketa orokorra,
objektu truke orokorra, eskulibrea, entzungailua, object push, gida sarbidea, SIM
sarbidea, zerbitzu detektatze aplikazioa eta serie ataka . Bluetooth teknologia onartzen
duten beste gailu batzuekiko operatibitatea ziurtatzeko, modelo honetarako Nokia
konpainiak onartutako osagarri homologatuak erabili behar dira bakarrik. Beste
gailuen fabrikatzaileekin egiaztatu gailu horiek telefono honekin bateragarriak ote
diren.