
Softwareko eguneratzeak
Baliteke Nokiak software eguneratzea, funtzio berriak, hobekuntza edo erabilera
hobetuak sortzea. Ordenagailuko Nokia Software Updater aplikazioaren bidez eska
ditzakezu eguneratze hauek. Gailuaren softwarea eguneratzeko, Nokia Software
Updater aplikazioa eta Microsoft Windows 2000, XP edo Vista sistema eragilea
instalatuta daukan PC bateragarri bat beharrezkoak dira, eta baita banda zabaleko
interneteko sargunea eta datuen kable bateragarria gailua ordenagailura konektatzeko
ere.
Informazio gehiago lortzeko eta Nokia Software Updater aplikazioa deskargatzeko,
ikusi www.nokia.com/softwareupdate edo zure lurraldeko Nokia webgunea.
Zure sareak hari gabeko software eguneratzeak onartzen baldin baditu, hauek
telefonoaren bidez ere eska ditzakezu.
Ikus "Airean zehar dauden software
eguneratzeak"37.
Garrantzitsua: Fidagarriak diren eta segurtasun eta babes egokia ematen duten
zerbitzuak bakarrik erabili software kaltegarrien aurka.
Informazio orokorra
7