
Sarbide kodeak
Telefonoaren sarbide kode eta segurtasun ezarpenak zehazteko, aukeratu
Menua
>
Ezarpenak
>
Segurtasuna
>
Sarbide kodeak
.
•
Segurtasun kodeak telefonoa baimenik gabe erabiltzea ekiditen lagunduko dizu.
Kode lehenetsia 12345 da. Kodea alda dezakezu eta telefonoak kodea eska dezan
ezar dezakezu. Zenbait eragiketek segurtasun kodea behar dute konfigurazioa
kontutan hartu gabe, adibidez ezarpenen leheneratzea. Kode berria ezkutuan, leku
seguru batetan eta telefonotik urrun gorde. Kodea ahazten baduzu eta telefonoa
blokeatuta badago, baliteke telefonoak ordaindu beharreko zerbitzuak behar
izatea. Informazio gehiagorako, jo Nokia Care gunera edo zerbitzu-hornitzailera.
•
PIN (UPIN) kodea, SIM (USIM) txartelarekin eskuratzen dena, txartela baimenik gabe
erabiltzea ekiditeko da.
•
PIN2 (UPIN2) kodea, SIM (USIM) txartel batzuekin eskuratzen dena, zerbitzu jakin
batzuetara sartzeko erabiltzen da.
•
PUK (UPUK) eta PUK2 (UPK2) kodeak SIM (USIM) txartelarekin eskura daitezke. PIN
kodea hiru aldiz jarraian oker idatziz gero, PUK kodea eskatzen da. PUK kodea SIM
txartelarekin jaso ez baduzu, jo zerbitzu-hornitzailera.
•
Debeku pasahitza beharrezkoa da telefonoan deien debekuak erabiltzeko (sareko
zerbitzua).
•
Arakatzailearen segurtasun moduluko ezarpenak ikusteko edo aldatzeko, hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Segurtasuna
>
Segurt.-modul. ezarp.
.