Eskubide digitalen kudeaketa
Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide digitalen kudeaketa (Digital Rights
Management) teknologia ezberdinak erabil ditzakete, copyrightak barne, beraien
jabetza intelektuala babesteko. Gailu honek DRM software desberdinak erabiltzen ditu
DRM-arekin babestutako edukiak atzitzeko. Gailu honekin, honako kudeatzaileekin
babestutako edukiak atzitu ditzakezu: WMDRM 10, OMA DRM 1.0, OMA DRM 1.0 blokeoa,
eta OMA DRM 2.0. DRM softwareren batek edukirik babesten ez badu, eduki honen jabeek
DRM-en aurka babestutako edukira sartzeko DRM software honek duen gaitasuna
baliogabetzeko eskatzeko eskubidea dute. Honek DRM-arekin babestutako eduki hori
berriz zure telefonoan berriztea saihes dezake. DRM software hori baliogabetzeak ez
du eraginik beste mota batzuetako DRM-arekin babesturiko edo babestu gabeko
edukiak erabiltzerakoan.
Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukiak, berari dagokion aktibazio
kode bat dauka edukia erabiltzeko zure eskubideak azalduz.
Telefonoak OMA DRM bidez babestutako edukia badu, aktibazio-gakoen eta edukiaren
segurtasun-kopiak egiteko erabili Nokia PC Suiteko funtzioa.
Zure telefonoak WMDRM bidez babestutako edukia baldin badauka, aktibazio-gakoak
eta edukia galduko dira telefonoaren memoria formateatuz gero. Aktibazio-gakoak eta
edukia gal ditzakezu zure telefonoko fitxategiak hondatuz gero. Aktibazio-gakoak edo
8
Informazio orokorra
edukia galtzeak, zure telefonoan berriz eduki bera erabiltzeko aukera muga dezake.
Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.